Logo

“IPAD PROIEKTUA: ORAINA ETA ETORKIZUNA"

Kategoria: Munabe euskaraz Non argitaratua: Azteazkena, 29 Martxoa 2017 10:45 Bisitak: 638

Zer ekarriko dio Munaberi iPad 1:1 berrikuntza proiektuak?


Ikuspuntu aldaketa. Ikaskuntza beste ikuspuntu batetik begiratzea datza, ikasleen errendimendua hobetzeko eta ahalegin txikiagoekin emaitza hobeak lortzeko.

 

Nola egiten da aldaketaren kudeaketa eguneroko jardunean?


Etengabe mugitzen den gurpil bat da. Ez soilik sortutako arazoen ondorioz, baita irakasleok ikasgelan sartutako berrikuntzen eraginez ere bai. Inor ezin da bakarrik sentitu ikasgelan zerbait egin nahi duenean, eta hori askotan gertatzen da saioa prestatzean edo saioan egin nahi dena garatzeko baliabideak bilatzean.

 

 

Horrelako proiektua ezin da egun batetik bestera ezarri, zeintzuk izan dira irakasleen trebakuntza mailaren faseak?


Ikasgelan erabiltzen hasi baino urte bete lehenago Munabeko DBH-ko eta Batxilergoko irakasle guztiek iPad-en erabilerarako oinarrizko ikastaro bat eta gailu mugikorren bidezko berrikuntza metodologikorako sarrera saio bat jaso zituzten. Honi 0 fasea deitzen genion. Bestalde, joan den ikasturtean iPad-a ikasgeletan sartzen hasi ginenetik (1 fasea), hileroko trebakuntza saioak jasotzen jarraitu dugu.

iPad proiektuen beste esperientzia batzuk ezagutu dituzu, zeintzuk aberastu zaituzte gehien?

iPad-a erabiltzen zuten beste ikastetxe batzuetara egindako bidaietan berritzaile eta zirraragarriena Londresen bizitzakoa izan zen; ez soilik iPad-aren erabileragatik baita ikastetxe britainiarretan dagoen kultura orokorragatik ere; izan ere, ez dute hezkuntza gure oinarri berdinen gainean zedarritzen eta horren ondorioz, pentsatzeko eta jarduteko era irekiagoak sortzen dira.


Hala ere, egunerokotasunean gehien laguntzen didana Irakaskuntza Taldeko ikastetxeekin egiten ditugun ohiko bilerak eta koordinatzaileen arteko harremana dira, arazoak konpontzeko eta esperientziak partekatzeko aukera ematen baitigute.

Zertan aberastuko du Munabe IPad proiektuak? Zerk desberdintzen du gainerako ikastetxeetatik?
Oso onak garelako (irriak…).  Proiektua era mailakatuan egin da, izan ere, soilik bi ikasgeletan hasi ginen eta kopurua etengabe handitzen joan gara, horrek arazoen kopurua gutxitu du eta garrantzitsuenean, hezkuntzan, oinarritzea ahalbidetu du. Irakasleen giza kalitatea ere faktore esanguratsua da.

 

Munaben iPad-a ezartzeko proiektua koordinatzea erronka handia izan da zuretzat, zer ekarri die:

familiei?
Semearen lan akademikoak ikusteko eraren eta hauen inguruan egin daitekeen jarraipenaren ikuspuntuaren aldaketa, baita gailu teknologikoen inguruan hezteko garaian ere (mugikorra, bideojokoa, internet, etab).

ikasleei?
Ilusioa, ez soilik berrikuntzagatik, baita tabletaren eguneroko erabileragatik ere. Bestalde, askotan lehen baino gauza gehiago esfortzu berarekin egiteko aukera ikusi dute, eta horrek ikasleetako asko orain lehen baino gehiago ahalegintzea eragin du.

irakasleei?
Oztopo lasterketa. Hasieran proiektuaren hasierako arazo teknikoek oinarrizko helburutik (hezkuntza) ez aldentzeko abenturak pasatu izan beharra eragin digu. Zorionez arazo horiek bigarren mailan geratu dira eta orain tresna baliatuz eguneroko eskolak hobetzeaz gozatzea geratzen zaigu.

Bosgarren urtea duzu ikastetxean, nola laburtuko zenuke ibilbidea?

Belaki baten moduan. Asko ikasi dut lankide guztien eta ikasle askoren laguntzari esker. Utopia dirudi, baina errealitatea da, ikasgelan gehien ikasten dugunok irakasleak izaten gara, ez ikasleak. Nahiz eta ikasgaiko edukiak urtero berdinak izan, ikasleak aldatu egiten dira eta horrek asko aberasten zaitu, gainera, banakako tutoretzek asko laguntzen dute: hori bai dela zoragarria!

Zein etorkizun ikusten diozu iPad proiektuari?


iPad proiektua ez da etorkizuna. Oraina da; dagoenerako iragana duen errealitatea da eta etorkizuna izango du. Ikasteko iragana eta hobetzeko oraina. Datozen urteetan urtero baloratu beharko dira iPad-ak eskola gehiagotan erabiltzearen bideragarritasuna eta beharra. Honetan hainbat aldagarrik eragiten dute eta ezingo nuke aurreratu zein ikasgeletan erabiliko den.

 

Copyright - Colegio Munabe