Logo

MUNABEKO XAKE TALDEAK 2016KO LEHEN TXAPELKETA OFIZIALA JOKATUKO DU

Kategoria: Munabe euskaraz Non argitaratua: Azteazkena, 29 Martxoa 2017 10:45 Bisitak: 410

Datorren urtarrilaren 24ean, igandea, 9.30etatik aurrera Ortuellako Udal Frontoian Bizkaiko Foru Diputazioaren eskola-xakeko lehen txapelketako banakako saioa jokatuko da. Herriko Xake Eskolak antolatu du eta Alebin eta Benjamin kategorietan eskolako xake taldean izena emandako Munabeko ikasle gehienak lehiatuko dira.

Munabeko taldeko 54 jokalariek, Carlos Varas irakaslearekin batera, eskola-kiroletako xake jardueran lau hilabeteren buruan lortutako maila probatzeko egoera ezin hobea izango da. Guztiak gogoz gainezka daude Bizkaiko beste herrietako xakelari gazteen kontra lehiatzeko.

Ortuellako txapelketaren ondoren, mutilek beren aurkarien kontra banakako txapelketetan neurtzeko aukera izango dute: lehena, Leioako Sakoneta Polikiroldegian, otsailaren 7an; eta bigarrena, Abadiñoko Udal Probalekuan, hilaren 21ean.
Ondoren, hoberenen fasea izango da. Martxoaren 13an eta 20an jokatuko da eta lekua oraindik aukeratzeke dago.

Aste Santuaren ondoren, Elorrioko Txintxirri Ikastolakn taldekako txapelketa jokatuko da eta bertako hoberenak Bizkaiko Eskola Jolasen finalerako sailkatuko dira. Lekua eta data oraindik Diputazioak erabakitzeke daude.

Copyright - Colegio Munabe