Logo

19 IRAKASLEK TBL ZIURTAGIRIA JASO DUTE

Kategoria: Munabe euskaraz Non argitaratua: Azteazkena, 29 Martxoa 2017 10:44 Bisitak: 532

Teacher Ayalde TBL MODEL School gisa ziurtatzeko EHUren Paraninfoan garatu zen ekitaldian, Munabeko 18 irakaslek ere TBL ziurtagiria lortu zuten.


Ekitaldi honetan, Bostongo NCTT-ko (National Center of Teaching Thinking) zuzendari Robert Swartz eta Eusjo Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburuorde Arantza Aurrekoetxea nahiz COASeko zuzendari orokor Antonio López izan ziren.

TBL -Thinking Based Learning Teacher- ziurtagiriek irakasleen trebakuntza prozesuan eduki kurrikularera zenbait adimen gaitasun gehitzea lortu izana frogatzen dute. Ziurtagiri honen bidez, frogagiria duten irakasleek TBL saioak diseinatu eta irakatsi ditzakete eta ikasleak ikasgaien ulermena hobetzeko adimen gaitasunetan trebatu.

TBL metodologia Estatu Batuetako,Europako, Asiako eta Australiako sona handiko irakaskuntza zentroetan baliatzen den pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza eredua da.

Ikastetxe bat nazioartean "TBL School" gisa aitortzeko, gutxienez irakasleen %60ak TBL ziurtagiri bat eskuratua izan behar du, eta mapping curriculuma eduki; baita irakasleen %10a coach modura aitortua izan ere.

Munaben irakasleen %54ak dute ziurtagiria. Gainera, baldintzetako asko (edo ia denak) beteak ditu ikasturte honetan zehar, beraz, ziurrenik, datoren ikasturtean TBL School ikastetxea izango da.

Copyright - Colegio Munabe