NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentes Normativas secretaria Circulares Comedor Calendario Material Escolar Autobús Galerías fotográficas Youtube Munabe Moodle Grupo educativo Coas twitter
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Memoria Munabe 2016-2017

COnectAS

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Eka
26

26.06.2018 19:30 - 20:00

Eka
27

27.06.2018 9:00 - 14:00

Eka
27

27.06.2018 15:30 - 17:30

Nuestros blogs

Sarbidea

4- Orientazio psikopedagogikorako saila (OPS)

Ikastetxean barneratuta dagoen Orientazio Psikopedagogikorako Sailak (OPS) ikasketa arazoen aurre hartzea, hautematea eta jarraipena ditu helburutzat.

 

Aurre hartzea:
Lan hau Haur Hezkuntza – batez ere- eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloaren programatze egokiaren bitartez egiten da, ikasle guztien zentzumen, mugimendu, hizkuntza eta giza garapen on bat bermatzen saiatuz.

Hautematea:
Behaketaren bitartez, kasu bakoitzean hurrengo lau arloetan ahalik eta datu gehien biltzeko lan egiten da:

•Neurologikoa: motrizitate fina eta lodia barneratzen ditu, entzumena, lateralitatea eta hizkuntza; eta jarreraren kontrolean, idatzi eta irakurtzeko jarreran, idazkeran, ortografian, ikaslearen kontzentrazio eta arreta gaitasunean...agerian jartzen da.

•Psikologikoa: Umeak bere anai-arreba, lagun eta ikaskideekin duen harremanaren arabera.

•Pedagogikoa: Ikastetxeko bere bizitza.

•Antropologikoa: Bere familia bizitza eta bere gurasoekin duen harremana.

Ikasleen behaketa guztien esku dago: irakasleak, tutoreak, OPS-a eta gurasoak. Behin arazoa eta bere jatorriak hautemanda, beharrezkoak diren bitartekoak jarri behar dira. Zenbait kasutan, test edo froga ezberdinetara jotzea beharrezkoa izango da: psikomotrizitatekoak, irakurtze ulermenekoak, hizkera eta hizkuntzakoak, etab. Beste batzuetan aditu jakin batzuekin hitz egitea gomendagarria izango da, bere diagnostikoarekin gure behaketak baieztatzen dituzten edo ez ikusteko.

 

 

Jarraipena:
Ikasle bakoitzaren jarraipen eraginkorrerako beharrezkoa da:

•Behaketa, esperientzia eta bilakaerari dagokionez, etenik gabekoa, argia eta egiazkoa den informazioaren trukaketa.
•Ikasleen gurasoen, ikastetxearen (tutorea, irakasleak eta OPS) eta – beharrezko kasuan- adituaren arteko koordinazioa.

 

Azken eguneraketa: Osteguna, 12 Iraila 2013 11:11

Bisitak: 2065

5- Unibertsitaterako eta lanerako orientabidea

Gure ikasleak unibertsitate girora moldatu daitezen eta bertan aurrera egin dezaten prestatzen ditugu, egiaz, ia denek unibertsitateko goi mailako ikasketak burutzen dituzte, eta ondorioz gaitasun handiko profesionalak eta gizarterako baliotsuak izatera iristen dira.

Ikastetxeak ikasleei eta beren gurasoei eskaintzen dien aholkularitzaren helburua unibertsitate ikasketak eta lan irteera modu egoki batean aukeratzen laguntzea da.

Lan irteera egoki bat aukeratzeko helburua errazteko tresna bat gehiago bezala, Orientabiderako galdeketa batzuk burutzen dira.

Aholkularitzaz gain, unibertsitate fakultate desberdinetan ematen diren hitzaldi multzo bat eskaintzen dugu, diziplina ezberdinetako profesionalen ardurapean egindako saioekin batera.
Ekintza guzti hauek bereziki aberasgarriak dira, izan ere ikasleak unibertsitate eskaintzaren irudi zehatz bat izan dezan eta bakoitzarentzat lan irteera egokienak zeintzuk diren jakitea ahalbidetzen die.

Azken eguneraketa: Osteguna, 12 Iraila 2013 11:11

Bisitak: 3431

Copyright - Colegio Munabe