NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Memoria Munabe 2016-2017

COnectAS

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Dec
13

13.12.2017

Dec
13

13.12.2017 10:00 - 11:00

Dec
15

15.12.2017

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

4- Ikasle bakoitzari egokitutako hezkuntza

Gure ikastetxean ikasle bakoitzak etengabeko arreta, egokitutako tratua eta jarraipen egoki bat merezi ditu, bai bere eskolako errendimenduari dagokionez eta bai ikastetxeko bizitzan duen barneratzeari dagokionez, betiere norberaren askatasuna errespetatuz. Inguruko beste ikastetxeetatik funtsean bereizten gaituen zerbait da.

Horrela Munaben tutore pertsonalaren irudia sortzen da, gurasoei seme bakoitzaren heziketan laguntzeko erantzukizuna hartzen duena, lankidetzarako jarrera bat mantenduz, inoiz ez ordezkatzailea. Tutoreak ikaslea bere eskolako errendimenduan laguntzen du, motibatuz eta aholkua emanez. Egunez egun, jarrera positibo eta hobetze jarrera bat izatera bultzatzen duen pertsona da, modu honetan nortasun sendo, aske eta orekatu bat eraikitzen lagunduz.

Lan hau eraginkortasunez egiteko, tutoreak berariazko denbora eta prestakuntza ditu, baina familiaren konpromisoa ere badu. Etengabeko elkarrizketa zintzoa gurasoen, irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazio erlazioaren ezaugarri nagusia da. Familia eta ikastetxearen arteko elkarlan estua mantenduz hasieratik izan litezkeen arazoak hauteman eta modu egokian konpondu ahal izango dira.

Informazio gehiago IRAKASLEAK atalean >>

 

Azken eguneraketa: Monday, 09 December 2013 12:54

Bisitak: 2262

3-Hezkuntza bereizia

Gure ikastetxeetako eredua hezkuntza bereizia da, langileria guztiarentzat prestakuntza berbera eta hezkuntza helburu eta bitarteko material berberak bermatuz.

 

Heziketa aukera hau COASeko hezkuntza proiektua, eta ondorioz, gure ikastetxearen nortasuna oinarritzen den zutabeetako bat da. Sortu ziren lehenengo ikastetxeetatik gure ikasleak hezteko sistema pedagogiko hau aukeratu zen. Izan ere, eskubide eta betebehar, duintasun eta giza izaerari dagokionez neska eta mutilen arteko berdintasunetik abiatuz, eredu honek sexu bakoitzaren berezkoak diren jatorrizko desberdintasunak daudela aitortzen du, eta desberdintasun hauek, ikasleen aukerak optimizatzeko eta aukera berdintasun bat bermatzeko erabiltzen ditu.

Sexuen arteko berdintasuna, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak aitortuz eta modu egokian tratatuz lortu daitekeela ziur gaude. Desberdintasun hauek aintzat ez hartzeak bereizkeria dakar, hauek muga eta eragozpenetan bihurtzen direlako. Desberdintasunak aintzat hartzeak berdintasuna laguntzen du, estereotipoak gaindituz.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO PDF-A IRAKURRI>>>

Azken eguneraketa: Thursday, 02 February 2017 11:55

Bisitak: 6046

5- Berrikuntza pedagogikoa

COAS Heziketa Taldeak gaur egungo hezkuntza erronken aurrean irtenbide berritzaileak garatzeko konpromiso sendoa dauka.

Berrikuntzak berritasuna dakarrela eta, honek hobekuntza sortzera bideratuta egon behar duela denok dakigu. Hezkuntza berri honen ondorio diren erronkei eraginkortasunez moldatu bagaitezke, COAS Heziketa Taldeko Sail Pedagogikoaren – sail didaktiko, zuzendariorde tekniko, eta koordinatzaile pedagogikoaz osatutakoa- lanari esker da. Hauek, etenik gabeko behatoki modura, bere curriculumeko proiektuan metodologia eta baliabide berritzaileak barneratzen joan dira.

Gainera, pedagogian, neurologian, hizkuntzetan, matematiketan, giza eskubideetan, teologian eta IKTetan adituak diren mundu osoko ikastegietako pertsona entzutetsuen etengabeko aholkularitzaz baliatzen gara. Nabarmentzekoak dira Harvard-eko Unibertsitatea, Boston-eko National Center for Teaching Thinking, Nafarroako Unibertsitatea, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea, Bartzelonako Haurren Garapenerako Osasun Institutua, Villanueva Unibertsitate Zentroa, Deustuko Unibertsitateko Irakasle Eskola, British Council, frantziar Enbaxada eta APPLE enpresa.

 

Berrikuntzaren erabilera eremu nagusiak hauek dira:

1)Ikasketa planetan berrikuntza. Honen helburua ikaslearen alderdi guztietako prestakuntza osoa da (ezagutzak, gaitasunak, jarrerak eta balioak).
2)Berrikuntza hezkuntza prozesuan, hau da, ikasketa prozesuan, irakaskuntza prozesuan, irakasleen prestakuntzan, baliabide eta tresnetan.
3)Berrikuntza IKTen (informazio eta komunikaziorako teknologiak) erabileran eta hauek hezkuntza prozesuan duten erabilgarritasunean.

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOARI BURUZKO BLOG-A >>

Azken eguneraketa: Thursday, 12 September 2013 10:49

Bisitak: 4867

Copyright - Colegio Munabe