NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Oct
24

24.10.2017

Oct
24

24.10.2017 9:00 - 10:00

Oct
25

25.10.2017

Oct
26

26.10.2017

Oct
26

26.10.2017 12:00 - 12:30

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

5- Excellence programa

Excellence unibertsitate Programa, COAS Heziketa Taldearen eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetzatik sortzen den prestakuntza programa bat da. Bere helburu nagusia ikasleen prestakuntza bost bide hauen bitartez hobetzea da:

1) Unibertsitate-ikasketentzat beharrezkoa den heldutasun intelektuala lortzea.
2) Bai ikasketetan eta baita maila pertsonal eta profesionalean ere bikaintasuna sustatzea.
3) Errealitatearen alderdi sozial, zientzia eta teknologikoetan giza ikuspegia garatzea.
4) Zorroztasun intelektual, elkarrizketa eta argudio ohiturak garatzea.
5) Gaur eguneko munduaren egoera konplexu eta aldakorra ulertzeko gai izatea eta gizartea hobetzeko konpromiso sendoa hartzea.

Gainera, Munaben onespen profesional eta sozial handiko pertsonez osatutako aholkulari batzorde bat dugu. Pertsona hauek gure ikasleekin garatzen ditugun programak aberastu eta bermatzen dituzte.

Programaren iraupena bi ikastarokoa da eta lau arlotan egituratua dago: unibertsitate gaitasun eta profesionalak, gaikako edukiak, unibertsitaterako orientazioa eta solidaritatea eta zerbitzua.

Unibertsitateak jarduera batzuen garapenean eta programaren zuzendaritza akademikoan parte hartzen du.

Diziplina ezberdinetako irakasleez osatutako Batzorde akademiko baten bitartez, ikastegiei aholkua ematen zaie eta proposatutako programak bermatzen dira.

 

Azken eguneraketa: Wednesday, 05 November 2014 13:22

Bisitak: 4652

6- Kirola

Eskola Kirola Munaben bizitzen ikasteko modu bat da, umiltasunez irabaziz, duintasunez galduz, oztopoak eta mugak gaindituz, kideak eta aurkariak, entrenatzailearen boterea eta epailearen zuzentasuna onartuz.

Helburu hauek bete ahal daitezen, hezitzaileak, gurasoak eta ikasleak bide berean abiatu behar gara. Honegatik, gurasoei eskolako kirolaren filosofian lagundu dezaten eta beraien semeei gizartean hazten lagundu diezaieten eskatzen zaie. Era berean, norgehiagokak esperotako hezkuntza eta kirol parametroen barne ospatu daitezen ahalik eta elkarlan handiena eskatzen du.

Ikastetxeak "Athetic Programa" ezarri du, futbola eta orokorrean kirolaren hastapenetarako, eta Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3, mailetako ikasleek astean bi modulutako eskolaz kanpoko ekintza bat dute. Bertan ikastetxeetako harremanen arduradun den Bilboko Athletic Taldearen planifikazioa eta aholkularitza duten kirol jarduerak gauzatzen dira.

Munabe Kirol Taldea

Munabeko Eskola Kirolaren helburuak

•Entrenatzaile eta gurasoak denentzako proiektu bateko partaide egitea: beraien semea kirolaren bitartez prestatzea: HEZI.
•Tekniken irakaskuntza eta ikasleen ezaugarri fisikoen garapena
•Ohitura, balio eta jarreren eskualdatzea
Nola lortuko dugu?
•Ahalik eta ikasle kopuru handienari kirola egiteko aukera erraztuz
•Jardute ludiko bat sustatuz
•Kirolaz gozatu dezaten eta trebeago izatea lortu dezaten
•Kideekin, aurkariekin eta epaileekin izan beharreko jarrera irakatsiz
•Entrenamenduetara joatea eta jarrera sarituz

 

Gaur eguneko kirol eskaintza

Aurtengo ikasturtean ikastetxean garatzen diren kirolak Saskibaloia eta Futbola dira.

 

Lehen Hezkuntzan hurrengo eskolaz kanpoko kirol jarduerak ditugu:

-Saskibaloia
-Futbola

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan hurrengo eskolaz kanpoko kirol jarduerak ditugu:

-Saskibaloia
-Futbola

 

Saskibaloia

Aurtengo denboraldian zehar, ikastetxeak 4 talde ditu maila eta modalitate bakoitzean.

-Mikel Rios-ek zuzenduriko LHko 4, 5, eta 6. mailetako minibasket taldea
-Ikasle ohia den Ignacio Gómez-ek zuzenduriko DBH 1 eta 2ko Infantil taldea
-D.Pedro Valladares-ek zuzenduriko DBH 3 eta 4ko Kadete taldea
-Batxilergoko Junior taldea D.Iñaki Santamaríak zuzentzen du, ikastetxeko ikasleen guraso dena.

 

Futbola

Aurtengo denboraldian zehar, ikastetxeak 4 talde ditu maila eta modalitate bakoitzean.


-Futbol-7ko Benjamin mailako taldea, LHko 4. mailako ikasleek parte hartzen dute bertan. Beren entrenatzailea D. José Bermúdez da.
-Futbol-7ko Alevin mailako taldea, LHko 5. mailako ikasleek parte hartzen duten bertan. Beren entrenatzailea D. Marcos Díaz da.
-Futbol-7ko Alevin mailako taldea, LHko 6. mailako ikasleek parte hartzen duten bertan. Beren entrenatzailea Txema Mediavilla da.
-Futbol-11ko Infantil mailako taldea. D. Tirso Guinearen agindupean, DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartzen dute.

Azken eguneraketa: Wednesday, 26 February 2014 16:27

Bisitak: 4164

7- Teknologien erabilera arduratsuan heziketa

Momentu honetan ezinbestekoa da gazteei IKTen erabilerari buruzko prestakuntza tekniko bat ematea, baizik eta hezkuntza oso bat ematea beharrezkoa da, hauen erabilera egoki eta arduratsu bat egin dezaten.


Euskadiko ikus-entzuleen elkartearekin (ATELEUS) dugun lankidetza hitzarmen baten bitartez teknologien erabilera arduratsua izateko prestakuntzarako tailerrak garatzen dira.

Azken eguneraketa: Thursday, 12 September 2013 11:12

Bisitak: 4602

Copyright - Colegio Munabe