NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

COnectAS

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Nov
23

23.11.2017 - 24.11.2017

Nov
23

23.11.2017 - 25.11.2017

Nov
24

24.11.2017

Nov
24

24.11.2017 - 25.11.2017

Nov
25

25.11.2017

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

1- Hizkuntza eredu hiru eleduna

COAS Heziketa Taldeko ikastetxeak 90. hamarkadaren hasieratik irakaskuntza-proiektu handinahi bat aplikatzen ari gara – hizkuntzen ikasketa, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan eredu hau ezartzen aitzindariak garelarik. Gure proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Berrikuntza Bereziko proiektu bezala aintzatetsi zuen 2000.urtean.

 

Hiru eledun plan hau honela egituratua dago:

1 eta 2 urteetako haurrek ingeleran eta euskaran erabateko murgilketa dute, jardunaldiaren erdi bakoitza hizkuntza batean eta bestean garatzen delako.

Haur Hezkuntzako 2. ziklotik D.B.H.rainoko ikasleen kasuan, murgilketa ingeleran, euskaran eta gaztelanian egiten da. Hizkuntza hauek irakasgai desberdinetan komunikazio-hizkuntza bezala lantzen dira, hizkuntza bakoitza jardunaldiaren heren batean erabiltzen delarik.

Frantsesak geroz eta garrantzia handiagoa du. Lehen Hezkuntzan, eskolaz kanpoko orduetan curriculumeko edukien bitartez eta, D.B.H.n frantseseko irakasgaiaren bitartez. Ikasleen %55ak programa hau aukeratzen du.

Gainera, Munabek kanpo azterketetarako programa bat dauka, eta honen eginkizuna ikasleek eskuratutako edukiak neurtzea eta ingelerako maila ezberdinei dagozkien titulu ofizialak lortzea da. Frantsesaren kasuan, ikasleak DELF (Diplôme d'études en langue française) azterketara aurkezten dira.

Azken eguneraketa: Wednesday, 21 June 2017 10:12

Bisitak: 4787

2- Kalitatezko Prestakuntza Akademikoa

Hezkuntzan ez da nahikoa ezagutzak igortzearekin bakarrik, era berean irakasleek, ikasleak edukien erabilerarako beharrezkoak zaizkien gaitasunak eskura ditzaten tresna egokiekin hornitzea ezinbestekoa da.

Munaben ikasleari heziketa oso bat ematen saiatzen gara, arlo pertsonal, profesional eta giza arloan garatzea ahalbidetuko dioten metodologia didaktiko berritzaileen bitartez.

Azken eguneraketa: Thursday, 12 September 2013 10:59

Bisitak: 4680

3- Ohitura eta bizikidetzan trebakuntza

Haur Hezkuntzako lehen ziklotik, gure ikasleak ohitura eta balio bai pertsonalak bai elkarbizitzarakoak eskura ditzaten hezten ditugu. Haur Hezkuntza ikasleek ohiturak bereganatzeko garai egokia da, izan ere ohiturak barneratzeko garai sentikor aproposean aurkitzen dira.

Hurrengo faseetan, ikasleei ohitura hauek, esku zabaltasuna, adiskidetasuna, konpromisoa, lanerako gogoa edo erantzukizuna moduko giza bertuteetan bihurtzen laguntzen diegu.

Haur-hezkuntzako lehen mailetatik Batxilergora arte barne hartzen dituzten berdintasun-planek ikasleak beste sexuaganako ezagutza eta begirunean trebatzen dituzte, hala nola zeregin eta erantzukizun guztietan (gizartekoak, etxekoak, etab.)beste sexuaganako berdintasun ikuspegia izatean.

Ikastetxeetako bizikidetza planek, ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin, ikastetxe ingurunean jokaera arduratsu bat lortzeko jarraibideak sustatzen dituzte. Jarraibide hauek, gure ikasleak etorkizunean gizartera barneratzen direnerako beharrezkoak izango zaizkien hiri eta giza gaitasunetan trebatzen laguntzen dute.

Azken eguneraketa: Thursday, 12 September 2013 11:00

Bisitak: 4160

4- Trebakuntza espirituala

Munabe kristau nortasuneko hezkuntza proiektua da, Eliza Katolikoaren irakaspenetan oinarritutakoa, fedea, pentsamendua eta bizitzaren arteko bateratze koherentea sustatzen dutenak.

Erabat zibila den bere marko juridikoaren barne, Eliza Katolikoaren zentro bat izan gabe eta kontzientzien askatasunari begirune osoa izanaz, ikasleen guraso, irakasle, irakasleak ez diren gainerako langile, ikasle eta ikasle ohien artean fedearen eta moral katolikoen ezagutza eta jarduna sustatzen dira, Elizaren irakaskuntzekin eta borondatezko printzipioarekin bat etorriz.

Ikasleen doktrina prestakuntza erlijio irakasleen eta kapilauen esku dago. Hauen izendatzea egiteko eskaera Opus Deiari egiten zaio. Ikastetxeetan ematen den erlijio prestakuntza Espainiar Apezpiku Konferentziak Erlijioko irakasgaiaren programarako seinalaturiko jarraibideei doitzen da.

Ikastetxeko edozeinek hala nahi izanez gero, Ikastetxeko Kapilautzak eskaintzen duen arreta pertsonal espirituala erabilgarri izango du.

Azken eguneraketa: Thursday, 12 September 2013 11:00

Bisitak: 4062

Copyright - Colegio Munabe