NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Memoria Munabe 2016-2017

COnectAS

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Dec
13

13.12.2017

Dec
13

13.12.2017 10:00 - 11:00

Dec
15

15.12.2017

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

munabe-banner

Pasai San Predoko txangoa

2017ko ekainaren 2an, Hizkuntza Eskolako B1 eta B2 azterketak prestatzen ari garen ikasleok Pasai San Pedrora joan ginen.

Han, nola eraikitzen ari diren baleontzi bat ikasi genuen. Baleontziko museora sartu baino lehen paseo txikitxo bat eman genuen, herriko bizitza eta paisaia ikusteko. Pasai San Pedro kostaldeko herri bat da, eta herritarrek arrantza egiten dute. Horregatik, arrantza ontzi asko zeuden.

Azken eguneraketa: Thursday, 08 June 2017 13:07

Bisitak: 538

EUSKAL IDAZLEEN BISITAK GURE IKASTETXEAN

Aste honetan zenbait idazleen bisitak izan dituzte 3. mailako eta 4.mailako ikasleek. Ikasturteko momentu hau iristen denean nabaritzen da ikasleen urduritasuna, poztasuna eta jakiteko grina. Irakurritako liburuak, Ttantto, Pako Belea eta Mara eta Izar saltzailea, asko disfrutatu dituzte baina askoz gehiago idazleekin izandako solasaldia.

Ikasleak idazlearengan oso gertu daudenez denetarik galdetu diezaiokete eta idazleak bere lanei buruz, bizitzari buruz eta beste gauzei buruz mintzatzeko aukera dauka.

Azken eguneraketa: Friday, 05 May 2017 13:11

Bisitak: 482

Txabi Arnal idazle Gasteiztarra 5.mailako ikasleekin

Atzo 5.mailako ikasleak Noeliaren Arka liburuaren inguruan solasean aritu ziren Txabi Arnal idazlearekin.

Primeran pasatu zuten eta gainera EUSKARAZ ibili ziren bildur barik.

Mila esker Txabi!

Azken eguneraketa: Wednesday, 26 April 2017 11:20

Bisitak: 538

“IPAD PROIEKTUA: ORAINA ETA ETORKIZUNA"

Zer ekarriko dio Munaberi iPad 1:1 berrikuntza proiektuak?


Ikuspuntu aldaketa. Ikaskuntza beste ikuspuntu batetik begiratzea datza, ikasleen errendimendua hobetzeko eta ahalegin txikiagoekin emaitza hobeak lortzeko.

 

Nola egiten da aldaketaren kudeaketa eguneroko jardunean?


Etengabe mugitzen den gurpil bat da. Ez soilik sortutako arazoen ondorioz, baita irakasleok ikasgelan sartutako berrikuntzen eraginez ere bai. Inor ezin da bakarrik sentitu ikasgelan zerbait egin nahi duenean, eta hori askotan gertatzen da saioa prestatzean edo saioan egin nahi dena garatzeko baliabideak bilatzean.

 

 

Horrelako proiektua ezin da egun batetik bestera ezarri, zeintzuk izan dira irakasleen trebakuntza mailaren faseak?


Ikasgelan erabiltzen hasi baino urte bete lehenago Munabeko DBH-ko eta Batxilergoko irakasle guztiek iPad-en erabilerarako oinarrizko ikastaro bat eta gailu mugikorren bidezko berrikuntza metodologikorako sarrera saio bat jaso zituzten. Honi 0 fasea deitzen genion. Bestalde, joan den ikasturtean iPad-a ikasgeletan sartzen hasi ginenetik (1 fasea), hileroko trebakuntza saioak jasotzen jarraitu dugu.

iPad proiektuen beste esperientzia batzuk ezagutu dituzu, zeintzuk aberastu zaituzte gehien?

iPad-a erabiltzen zuten beste ikastetxe batzuetara egindako bidaietan berritzaile eta zirraragarriena Londresen bizitzakoa izan zen; ez soilik iPad-aren erabileragatik baita ikastetxe britainiarretan dagoen kultura orokorragatik ere; izan ere, ez dute hezkuntza gure oinarri berdinen gainean zedarritzen eta horren ondorioz, pentsatzeko eta jarduteko era irekiagoak sortzen dira.


Hala ere, egunerokotasunean gehien laguntzen didana Irakaskuntza Taldeko ikastetxeekin egiten ditugun ohiko bilerak eta koordinatzaileen arteko harremana dira, arazoak konpontzeko eta esperientziak partekatzeko aukera ematen baitigute.

Zertan aberastuko du Munabe IPad proiektuak? Zerk desberdintzen du gainerako ikastetxeetatik?
Oso onak garelako (irriak…).  Proiektua era mailakatuan egin da, izan ere, soilik bi ikasgeletan hasi ginen eta kopurua etengabe handitzen joan gara, horrek arazoen kopurua gutxitu du eta garrantzitsuenean, hezkuntzan, oinarritzea ahalbidetu du. Irakasleen giza kalitatea ere faktore esanguratsua da.

 

Munaben iPad-a ezartzeko proiektua koordinatzea erronka handia izan da zuretzat, zer ekarri die:

familiei?
Semearen lan akademikoak ikusteko eraren eta hauen inguruan egin daitekeen jarraipenaren ikuspuntuaren aldaketa, baita gailu teknologikoen inguruan hezteko garaian ere (mugikorra, bideojokoa, internet, etab).

ikasleei?
Ilusioa, ez soilik berrikuntzagatik, baita tabletaren eguneroko erabileragatik ere. Bestalde, askotan lehen baino gauza gehiago esfortzu berarekin egiteko aukera ikusi dute, eta horrek ikasleetako asko orain lehen baino gehiago ahalegintzea eragin du.

irakasleei?
Oztopo lasterketa. Hasieran proiektuaren hasierako arazo teknikoek oinarrizko helburutik (hezkuntza) ez aldentzeko abenturak pasatu izan beharra eragin digu. Zorionez arazo horiek bigarren mailan geratu dira eta orain tresna baliatuz eguneroko eskolak hobetzeaz gozatzea geratzen zaigu.

Bosgarren urtea duzu ikastetxean, nola laburtuko zenuke ibilbidea?

Belaki baten moduan. Asko ikasi dut lankide guztien eta ikasle askoren laguntzari esker. Utopia dirudi, baina errealitatea da, ikasgelan gehien ikasten dugunok irakasleak izaten gara, ez ikasleak. Nahiz eta ikasgaiko edukiak urtero berdinak izan, ikasleak aldatu egiten dira eta horrek asko aberasten zaitu, gainera, banakako tutoretzek asko laguntzen dute: hori bai dela zoragarria!

Zein etorkizun ikusten diozu iPad proiektuari?


iPad proiektua ez da etorkizuna. Oraina da; dagoenerako iragana duen errealitatea da eta etorkizuna izango du. Ikasteko iragana eta hobetzeko oraina. Datozen urteetan urtero baloratu beharko dira iPad-ak eskola gehiagotan erabiltzearen bideragarritasuna eta beharra. Honetan hainbat aldagarrik eragiten dute eta ezingo nuke aurreratu zein ikasgeletan erabiliko den.

 

Azken eguneraketa: Thursday, 30 March 2017 09:31

Bisitak: 264

MUNABEKO XAKE TALDEAK 2016KO LEHEN TXAPELKETA OFIZIALA JOKATUKO DU

Datorren urtarrilaren 24ean, igandea, 9.30etatik aurrera Ortuellako Udal Frontoian Bizkaiko Foru Diputazioaren eskola-xakeko lehen txapelketako banakako saioa jokatuko da. Herriko Xake Eskolak antolatu du eta Alebin eta Benjamin kategorietan eskolako xake taldean izena emandako Munabeko ikasle gehienak lehiatuko dira.

Munabeko taldeko 54 jokalariek, Carlos Varas irakaslearekin batera, eskola-kiroletako xake jardueran lau hilabeteren buruan lortutako maila probatzeko egoera ezin hobea izango da. Guztiak gogoz gainezka daude Bizkaiko beste herrietako xakelari gazteen kontra lehiatzeko.

Ortuellako txapelketaren ondoren, mutilek beren aurkarien kontra banakako txapelketetan neurtzeko aukera izango dute: lehena, Leioako Sakoneta Polikiroldegian, otsailaren 7an; eta bigarrena, Abadiñoko Udal Probalekuan, hilaren 21ean.
Ondoren, hoberenen fasea izango da. Martxoaren 13an eta 20an jokatuko da eta lekua oraindik aukeratzeke dago.

Aste Santuaren ondoren, Elorrioko Txintxirri Ikastolakn taldekako txapelketa jokatuko da eta bertako hoberenak Bizkaiko Eskola Jolasen finalerako sailkatuko dira. Lekua eta data oraindik Diputazioak erabakitzeke daude.

Azken eguneraketa: Thursday, 30 March 2017 09:31

Bisitak: 225

19 IRAKASLEK TBL ZIURTAGIRIA JASO DUTE

Teacher Ayalde TBL MODEL School gisa ziurtatzeko EHUren Paraninfoan garatu zen ekitaldian, Munabeko 18 irakaslek ere TBL ziurtagiria lortu zuten.


Ekitaldi honetan, Bostongo NCTT-ko (National Center of Teaching Thinking) zuzendari Robert Swartz eta Eusjo Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburuorde Arantza Aurrekoetxea nahiz COASeko zuzendari orokor Antonio López izan ziren.

TBL -Thinking Based Learning Teacher- ziurtagiriek irakasleen trebakuntza prozesuan eduki kurrikularera zenbait adimen gaitasun gehitzea lortu izana frogatzen dute. Ziurtagiri honen bidez, frogagiria duten irakasleek TBL saioak diseinatu eta irakatsi ditzakete eta ikasleak ikasgaien ulermena hobetzeko adimen gaitasunetan trebatu.

TBL metodologia Estatu Batuetako,Europako, Asiako eta Australiako sona handiko irakaskuntza zentroetan baliatzen den pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza eredua da.

Ikastetxe bat nazioartean "TBL School" gisa aitortzeko, gutxienez irakasleen %60ak TBL ziurtagiri bat eskuratua izan behar du, eta mapping curriculuma eduki; baita irakasleen %10a coach modura aitortua izan ere.

Munaben irakasleen %54ak dute ziurtagiria. Gainera, baldintzetako asko (edo ia denak) beteak ditu ikasturte honetan zehar, beraz, ziurrenik, datoren ikasturtean TBL School ikastetxea izango da.

Azken eguneraketa: Thursday, 30 March 2017 09:31

Bisitak: 226

FRUTEN MATERIAL GENETIKOA ERAUZTEN

ADNa eta genetika abstrakzio puntu bat eskatzen duten ideiak dira eta ikasleek zera errealak direla ikusteko, 4. DBH-ko ikasleak laborategian izan dira, hainbat frutaren (bereziki platanoarena) material genetikoa prezipitazio bidez erauzteko.

ADNa konprobatzearen zuzeneko erabileraren bidez, etxean egin ditzaketen esperimentu asko daudela ikusi dute; izan ere, kasu honetarako soilik xaboia, mahaiko gatza eta detergentea erabili dituzte .

Azken eguneraketa: Thursday, 30 March 2017 09:32

Bisitak: 233

Copyright - Colegio Munabe