NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Oct
20

20.10.2017 - 21.10.2017

Oct
24

24.10.2017

Oct
24

24.10.2017 9:00 - 10:00

Oct
25

25.10.2017

Oct
26

26.10.2017

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

munabe-banner

MUNABEN BIRZIKLATZEN

Astero, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek gela guztietako paperontziak hartzen dituzte edukiontzira eramateko, hau da, papera birziklatzeko.


Honekin, irakasleok ume guztiak kontzientziatu nahi ditugu birziklapena (kasu honetan paperarena) oso garrantzitsua dela ingurumena zaintzeko eta gure bizitzako kalitatea hobetzeko.

EUTSI BIRZIKLATZEARI!!!

Azken eguneraketa: Tuesday, 04 March 2014 11:59

Bisitak: 1553

Barnetegikoei: eskerrik asko!

Barnetegia atzean utzi dugu baina han bizi duguna ez dugu horren erraz ahaztuko, ez nik ezta nire ikasleak ere.


Mila kontu, pasadizo etab ditugu kontatzeko , baina guztien gainetik bat goraipatu nahi nuke;gure talde lotura indartu egin dugu. Lehen agian bakoitzak pixka bat berea begiratzen zuen,baina han konturatu gara guztiok elkarrekin indar handiagoa daukagula eta horrekin jarraitzeko prest gaude...


Nere partez, eskerrak eman nahi dizkiet nire 5. mailako ikasle guztiei, Don Mikeli eta Gaizka eta Ikerri(gure monitoreak). Benetan, 4 egunetan ez dago gehiago gozatzerik ezta gehiago ikasterik ere.
MILA ESKER!!!

Azken eguneraketa: Thursday, 27 February 2014 11:07

Bisitak: 1677

Barnetegi - Barriatik azken agurra

Argazkiak >>>

Arratsaldeon, Barnetegiko esperientzia bukatzear dago baina azkenengo momentuaz gozatzen gaude oraindik.

Gaur goizean talde batek ping-pong txapelketa bat egin du eta gero jolas izugarria egin dugu denon artean. Bi gelak batera "bota pilota" jolasean parte hartu dugu, izugarri ondo pasatu dugu, abesten, dantzatzen, mozorratzen eta mimika egiten.

Monitoreei eskertu behar diegu irakatsitako guztia, haiekin euskaraz gozatzeaz aparte momentu ezin hobeak izan ditugulako.

Orain azkenengo jolasak egitera eta buelta Munabera, ikasitako guztia erabiltzera.

Ikusi arte.

Azken eguneraketa: Monday, 24 February 2014 12:08

Bisitak: 1217

Barnetegi - Diskoteka eta mozorroak prestatzen

Arrasti on berriro ere!!!
Arratsaldea joan zaigu eta ez gara konturatu ere ez egin.
Bazkaldu eta gero aisialdian egon eta talde bakoitza bere aldetik begiraleekin egon da gauzak komentatzen eta jolas ezberdinak egiten. Gero bi taldeak elkartu ditugu eta "EGUZKILORE" jolasa eta erronka berri bat egin ditugu klaustroan. Bukatzeko berriro talde bakoitza bere gelara joan eta zenbait ekintza egin ditugu, besteak beste; barnetegien erronka, flofi jolasa, misterio berria, pentsatzeko bideoak...
Eta gaur gauean......DISKOTEKA ETA MOZORROAK....
Bihar arte!!!!!

Azken eguneraketa: Monday, 24 February 2014 12:08

Bisitak: 1266

Barnetegi - Garaioko urtegia eta mahai jokoa Barrian

Eguerdion Barriatik, gaur eguraldi goibel daukagu, baina gu hemen gabiltza primeran pasatzen.

Talde batek jolas pilo egin dugu eta gero txango bat egin dugu bizikletaz.
Garaioko Urtegia bat bisitatu dugu eta han bertan azaldu digute maketa batekin zelan egin zen urtegia. Bidaia luzea izan arren ez gaude nekatuta eta arratsaldeko aktibitateen zain gaude.

Beste taldea Barrian geratu da. Egon gara goiz osoa mahaia joko bat prestatzen. Ideia izugarriak bururatu zaizkigu, gero danoi aurkeztu dizkiegu gure ideaiak.

Mahai jokoa prestatu eta azaldu eta gero bigarren misterioa azaldu dugu... Zergatik sartzen du erregeak zaindariak kartzelan?

Gauean erantzuna jakingo dugu...

Gero arte!!!

Azken eguneraketa: Thursday, 27 February 2014 12:18

Bisitak: 1393

Barnetegi - Basoan

Arrastion!
Gaur arratsaldekoa itzela izan da. Denok batera basora joan gara eta ibilaldi polita egiteaz gain , bertan ere jolasak euki ditugu, "banderatxoaren bila" eta "arranoa dator" besteak beste.


Eguna amaitzeko plan berezia dekogu;dutxa hartu, aisia , afaria....eta CHAMPIONS PARTIDUA!!
Eta sekretu bat konpartitu nahi dugu zuekin...bihar Javier Echevarriaren urteguna da eta sorpresatxo bat ere prestatu diogu...ez inori esan!!!!!!
Bihar arte!!!!

 

Azken eguneraketa: Friday, 21 February 2014 12:55

Bisitak: 1192

BARNETEGI - BARRIAN

 

Kaixo berriro!

Goiza eta eguerdia ziztu bizian joan zaigu, jolasetan eta tailerretan murgilduta. Gehienok ondo lo egin dugu, dena den batzuei pixka bat kosta zitzaien lo egitea. Bi taldeak ibili gara artista moduan lan egiten eta izugarrizko produkzioak lortu ditugu. Bakoitzan bere erritmora eta denok euskararekin buru belarri, eta euskarazko musika martxa gorputzean edukitzeko.

Talde batek jolasak eta gazteluaren misterioa argitu dute eta gero hasi egin dira plastilinazko animalia bat egiten. Gero bakoitzak azaldu behar izan du zergatik aukeratu duen.

Beste taldeak agenda bat egin du, lan eta lan ibili egin dira bukatu harte. Konpartitu behar izan dituzte materialak eta haien artean lagundu. Gero bi galdera erantzun dituzte: Zelan sentitzen zara Barrian? eta Zeitzuk dira zure ametsak?

Goiza bukatzeko, eta jan baino lehen " Nik es dut inoiz" jolasa egin dugu.

Eta jateko makarroiak eta oilaskoa!!!

Gero arte!!!

Azken eguneraketa: Friday, 21 February 2014 12:55

Bisitak: 1416

Copyright - Colegio Munabe