NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Oct
24

24.10.2017

Oct
24

24.10.2017 9:00 - 10:00

Oct
25

25.10.2017

Oct
26

26.10.2017

Oct
26

26.10.2017 12:00 - 12:30

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

munabe-banner

Don Mario - Munabe

 

Maiatzaren 7an, osteguna, D Mario Iceta, Bilboko Gotzainak Munabera bisita egin zuen. 
Bisitaldiaren helburua hilaren 29an Katedralean sendotzaren sakramentua jasoko duten 
Gaztelueta eta Munabeko Batxilergoko 2. mailako ikasleekin prestaketa bilera bat izatea zen. 
Bilera, 90 mutil baino gehiago parte hartu zutenak, bi ikastetxeetako irakasleez gainera, 
Munabeko ikastetxeko entzun areto berrian ospatu zen. 
 
D.Mario-k Sendotza jasotzeko gakoak aipatu zituen bata bestearen atzetik. Jainkoaren 
eskuetan jartzeak suposatzen duen zoriontasunari buruz hitz egin zuen, Sakramentuaren 
seinaleez…Mutilak animatu zituen, lehenengo, arduraz ikastera, eta ondoren 29an Katedralean 
gogo handiz eta oso sinetsita aurkeztera. Jainkoak behar dituela ez pentsatzeko eskatu zien, 
baizik eta beraiek direla beren bizitzetan BERA behar dutenak kontutan hartzera. Amaieran, 
kristau errito desberdinetan Sendotzaren sakramentuari buruzko eta ikastetxeak beren eskura 
jartzen dituen prestakuntza bitartekoei probetxu nola ateratzeari buruzko mutilen galderak 
erantzun zituen. 

Azken eguneraketa: Wednesday, 21 May 2014 15:56

Bisitak: 1799

NIRE AITA MUNABE IKASTETXEAN IRAKASLEA DA ETA… HARRO NAGO!

Nire izena Iñigo Fiat da eta lehen hezkuntzako 4.mailan nago Munabe ikastetxean. Anaia zaharragoa daukat, Pablo, DBH-ko 4.mailan dagoena.

Nire aitak, Oskar jaunak, Munabe ikastetxean ere lan egiten du. 24 urte daramatza klaseak emanez.Lengua, Musika, Kirola eta Matematiketako klaseak eman ditu...eta gainera arazoak dituzten umeentzako laguntzan ere parte hartzen du. Ikasturte honetan Matematika eta Lenguako klaseak ematen ditu.

Ikasleek gauzak ondo ikastea gustatzen zaio, klasean formalak izatea eta ondo portatzea nahi du eta ez du nahi ikasleek baimenik gabe hitz egitea. Gezurrak ez zaizkio batere gustatzen, oso gaizki darama hori.


Nahiz eta oso serioa iruditu, oso dibertigarria da, beti txantxak egiten ditu.


Etxean oso ordenatua da eta dena kontrolatzea gustatzen zaio. Ez dit laguntzen nire etxerako lanekin, hark nik bakarrik egitea nahi duelako.


Oso pozik nago nire aitarekin eta nolakoa den izugarri gustatzen zait!!

Azken eguneraketa: Monday, 12 May 2014 13:11

Bisitak: 3515

Garbajosa Munabeko jokalariekin entrenatzen!!!

Orain dela hilabete batzuk ospatu genuen ikastetxean Basket Lover txapelketa. Txapelketa honetan lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten, gainera Daniel Morera finalera iritsi zen eta Bosco Arangurekek irabazi zuen, besteak beste Garbajosarekin Klinik bat lortuz.

Eguna iritsi zen eta eskolako 50 ikaslek klinikean parte hartu zuten, bakoitzak baloi eta kamiseta batekin. Izugarrizko giroa sortu zen ikastetxean, hobeto esanda saskibaloi giroa.

Entrenamendua hasi zen eta jokalari guztiek arreta handiz entzuten zituzten Toronto Raptorsen eta Unikajaren jokalari ohiaren zuzenketak, azken finean egunero ez daukate aukera horrelako entrenamendu bat egiteko. Oso pozik ibili ziren gure jokalariak eta entrenamendua ziztu bizian bukatu zitzaien.

Argi dago Munabe ikastetxean saskibaloia gogor jotzen ari dela, aurten lau talde ditugu, eta hurrengo urterako baliteke zazpi talde egotea. Dudarik gabe Munabeko entrenatzaileek harrobiko lan bikaina egin dute aurten eta lan honen etekinak hurrengo urteetan ikusi ahal izango ditugu.

Munabe kirolarekin buru belarri !!

Azken eguneraketa: Friday, 09 May 2014 12:17

Bisitak: 2040

EUSKARAREN ASTEA

Aste honetan, Euskararen astea ospatu dugu!
1., 2. eta 3. kurtsoetako mutilek apirilaren 7an egin zuten eta 4.,5. eta 6. mailako mutilek apirilaren 8an egin dugu.
Goizean DBHko umeen aurkezpenak izan ditugu eta oso interesgarriak gainera et ahorren ostean, joko asko egin dira:txingak, sokatira, makila-biltzea, aroak zutoinetan sartzea ...
Gero txokolatada bat egin dugu(bizkotxoak ere jan ditugu). Pertsona askoren gustokoen gauza izan da hau.
Eta taldeetara bueltatzen, hiru talde egon dira kurtso bakoitzean:Aldamin, Gorbea eta Lekanda edo Anboto, Jata eta Ganeko.
Eta eguna amaitzeko karaokea!!!!!!
Laburbilduz, Euskararen eguna zoragarria izan da. Gainera, Munabe Espainiako 100 eskola onenetarikoen taldean dago....
Aupa Munabe!!!

---

German Cousillas 4.maila A LEHEN HEZKUNTZA

Azken eguneraketa: Thursday, 10 April 2014 14:35

Bisitak: 2231

IÑAKI FRIERA EUSKAL IDAZLEA MUNABEN

6.mailako umeek primeran pasatu dute eta galderaz josi dute Iñaki Friera idazlea.
2. hiruhilerokoan ASKA ITZAZUE POTTOKAK liburua irakurri dugu klasean , eta benetan interesgarria izan da gaur idazlearekin izandako hitzaldia. Iñakik idazle moduan nola hasi zen, liburuko pasadizoen zergaitiak... eta beste milaka gauza kontau dizkie ikasleei eta hauek arreta handiz entzun dituzte berak kontatutakoak.

Azken eguneraketa: Friday, 28 March 2014 20:11

Bisitak: 4030

Euskara departamentuko irakasleak POI IRAKASLE MODUAN TITULATUAK %100 ean

Aurreko larunbatean ospatu ziren Ayalden COAS-eko jaurdunaldiak. Egun honetan euskara departamentuko irakasleok Arantza Aurrekoetxearen, Robert Swartzen eta Antonio Lopezen eskutik POI IRAKASLE titulua jaso genuen. Guretzako momentu berezia izan zen hura, departamentua osatzen dugunok pentsamenduan oinarritutako irakaskuntzan irakasteko trebeziak ikasi ditugulako eta ikaskuntza horiek bermatzen duen titulua lortu dugulako.

Prestakuntza honekin badaukagu aukera berri bat gure betiko erronkak garatzeko,hala nola ikasleek euskara eguneroko bizitzan erabiltzea eta Munabe ikastetxea gero eta euskalzaleagoa izatea.

Zorionak Mikel Riosi, Agustín Gonzalezi, Felix Eguskizari, Txema Mediavillari eta Xabier Etxebarriari, hau da bidea!
Guk betiko moduan JoTaKe jarraituko dugu!

Azken eguneraketa: Monday, 24 March 2014 10:07

Bisitak: 1945

POI- PENTSAMENDUAN OINARRITURIKO IRAKASKUNTZA

Gure ikasleak gero eta hobeto moldatzen dira metodologia berri honekin lan egiten.


Azken aste hauetan, METAFORAK SORTU, METAFORAK ULERTU, SEKUENTZIAZIOA eta SAILKAPENA landu dituzte eta harrigarria da klasean nola antolatu diren , nola lan egin duten eta batez ere nolako etekina atera dioten lanari. Lasterketa berri hau hasi berri dugu eta ilusioz beterik gaude bai irakaskleak eta bai ikasleak ere.


Guztion helburua da gure ohiko lan egiteko metodologiaren barruan finkatzea PENTSAMENDUAN OINARRITURIKO IRAKASKUNTZA.

Azken eguneraketa: Friday, 14 March 2014 16:04

Bisitak: 1810

Copyright - Colegio Munabe