NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

COnectAS

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Nov
20

20.11.2017 - 22.11.2017

Nov
20

20.11.2017 - 21.11.2017

Nov
21

21.11.2017 17:00 - 18:00

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

munabe-banner

HITZORDUA EUSKALDUNAN PEDRO GARCÍA AGUADO ETA FRANCISCO CASTAÑOREKIN

Atzo, Munaberen 40. Urteurrena ospatzeko, Pedro García Aguado eta Francisco Castañoren "Nola hezi gure haurrak zoriontsu izan daitezen" deituriko hitzaldia izan genuen Euskalduna Jauregian.

Hitzaldira entzule asko bertaratu zen. Bertan, bi hizlariek gure aurren hezkuntzan aurreikuspen egokiena arau eta muga zehatz batzuk ezartzea dela esan ziguten; hauek baitira momentu oro egin dezaketena, nola egin dezaketen eta noiz ziurtatzen dietenak.

Nabarmendutako beste ideia bat hezkuntza garaian pazientzia eta maitasuna beharrezkoak direla izan zen. Seme-alabak zuzentzean, oihurik gabe, enpatiaz baina adierazpen indarra biltzen dituen hizkuntza ulergarrian egin behar da. Gure seme-alabak diren bezala, eta ez izatea nahi genukeen bezala, maitatu behar ditugula gomendatu ziguten.

Saioaren azken atalean, hizlariek helburuak lortzeko balioen arabera heztearen garrantzia eta familiak eta ikastetxeak bide hori elkartuta egitea beharrezkoa dela nabarmendu zuten.

Saioak ia bi ordu iraun zituen, baina entretenigarria zian zen, humorez blai egon baitzen.

Azken eguneraketa: Thursday, 30 March 2017 09:32

Bisitak: 155

ANAIA NAGUSIA: “IKASTETXEAREN HEZKUNTZA EREDUAZ HARRO EGON BEHARKO ZENUKETE”

Joan den otsailaren 3an, Pedro García Aguadok eta Francisco Castañok Munabe bisitatu zuten, ikastetxea bertatik bertara ezagutu eta Eloy Olabarrirekin hitz egiteko.

Aurrez, Francisco Castaño 4. DBH-ko nahiz Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleekin izan zen. Franciscok "Bizitzan motibazioaren eta ahaleginaren" garrantziaren inguruko hitzaldi bat eman zien. Saioa entretenigarria izan zen eta ikasleek galdera-sorta bat ere egin zuten amaieran. Azkenean, Francisco Ayaldera berandu iritsiko ez bazen, zuzendariak galdera-sortu moztu beharra izan zuen.

Francisco irakasleen hezkuntzaren inguruan hitz egiten aritu zen irakasleekin ere. Ikasleekin izandako hizketaldia asko gustatu zitzaiola esan zigun. Zein atseginak ziren eta galderetarako grinak asko harritu zuen.

Pedro García Aguadok ezin izan zuen ikasleekin egon, arratsaldean iritsi baitzen. Atresmediarekin prestatzen ari den programa berri bat grabatzen ari da eta agendaren estutasunak goizez etorri ahal izatea eragotzi zion. Hala ere, grabaketa amaitutakoan ikasleekin saiotxo bat izango duela hitz eman digu.

Zuzendariarekin hitz egin zuen eta honek, hezkuntza eredua eta ikasleen nahiz familien formakuntzari ematen zaien garrantzia jakinarazi zion. Pedrok esan zion: "Ikastetxearen hezkuntza ereduaz harro egon beharko zenukete. Gustatu izango zitzaidakeen nire eskola garaian soilik nitaz arduratuko zen tutore berezitua izatea".

Azken eguneraketa: Thursday, 30 March 2017 09:32

Bisitak: 133

Class Dojo: Ikasleak motibatzeko aplikazioa

Ingeleseko eta euskarazko ikasgaietan, hots, euskara, gizarte, ingelesa eta Science, hasi gara Class Dojo erabiltzen.

Aplikazio hau gelaren jarrera ohiturak bultzatzeko balio du. Ikasle bakoitzak pertsonai bat dauka eta irakasleak positiboak eta negatiboak jartzen ditu, gero etxean bai familiak bai ikasleak ikusi ditzake lortutako aurrerapenak. Honetaz aparte irakasleak ikasleen argazkiak eta bideoak eskegi ditzake gurasoek ikusteko klasean egiten den lana.

Momentuz proba fasean egon arren ikasleak zein irakasleak oso gustura gaude.

Azken eguneraketa: Tuesday, 14 March 2017 11:27

Bisitak: 494

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

 

Atzo eta gaur 4. mailako ikasleak lan eta lan ibili dira ebaluazio dianostikoko probak egiten. Atzo matematikako, Lengoaiako eta zientziako probak egin zituzten eta gaur euskarakoa eta ingelesekoa egin dute.

Froga hauen bitartez gure ikasleek konpetentzia desberdinetan daukaten maila erakutsi ditzakete. Bi egun hauek neketsuak izan arren gure mutilak oso pozik daude aukera dutelako haien trebeziak erabiltzeko.

Bestaldetik esan beharra dago froga hauek hemango digutela informazio oso baliagarria gehiago jakiteko gure ikasleen mailari buruz eta egindako ikasketa prozesuari buruz.

Azken eguneraketa: Thursday, 09 March 2017 15:59

Bisitak: 567

ADIMEN OHITURAK LANTZEN

Beste hainbat proiekturen artean, ADIMEN OHITURAK gure ikasketa prozezuaren ardatz nagusi bat dira eta horrekin lortu nahi duguna da gure umeak betirako ikastunak izatea.

Txema Mediavilla

Azken eguneraketa: Monday, 06 March 2017 16:41

Bisitak: 559

KIROL HASTAPENA MUNABEN

Munabeko ikasleak bai, lehen hezkuntza bai D.B.H-n mota guztietako kirolak lantzen ari dira. Heziketa Fisikoko departamentuak landu nahi ditu ahalik eta kirol gehien, beti kontutan izanda ikastetxeak dituen aukerak.

Lehenengo zikloan batez ere jolasak eta motrizitatea lantzeko zirkuituak egiten dituzte, baina 2.ziklotik aurrera era guztietako kirolak praktikatzen dituzte. Gure ustez oso garrantzi asko dauzka kirol aniztasuna lantzeak, modu honetan gure ikasleak gero eta trebeagoak izango dira eta gainera ezagutuko dituzte hain ezagunak ez diren kirolak.

Aurten hauek dira jorratzen ditugun kirolak: Eskubaloia, futbola, saskibaloia, beisbola, Boleibola, badmintona, frisbia, hockeya eta errugbia.

Munaben kirola beti oinarri!

Azken eguneraketa: Friday, 03 March 2017 17:31

Bisitak: 469

ANTZERKIA

 

5.Mailako ikasleek antzerkiak prestatu eta kideen aurrean antzeztu dituzte gaur. Antzerkietan; talde lana, Euskararen erabilera, irudimena...eta beste hainbat abilezia landu dituzte eta horretaz gain primeran pasatu dute.

Azken eguneraketa: Friday, 24 February 2017 09:41

Bisitak: 429

Copyright - Colegio Munabe