NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

presentación virtual de Munabe
Preguntas frecuentesNormativassecretariaCircularesComedorCalendarioCalendarioAutobúsGalerías fotográficasYoutube MunabeMoodleGrupo educativo Coastwitter

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo Munabe

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Oferta educativa Munabe

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos pedagógicos Munabe

PROYECTOS

Proyectos

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

COnectAS

Hermano mayor

DOP

Mun bilbao

EKITALDIRIK LASTER

Nov
20

20.11.2017 - 22.11.2017

Nov
20

20.11.2017 - 21.11.2017

Nov
21

21.11.2017 17:00 - 18:00

Nuestros blogs

Berrikuntza pedagogikoa

Grupo Educativo Coas - Colegios y Guarderías - 100 mejores colegios - Innovación pedagógica

  •   ACCEDER a COnectas > El Grupo Educativo COAS estrena con el inicio de curso 2017-18 la nueva plataforma “COnectAS” que se ha desarrollado con el objetivo de mejorar la comunicación con las familias. La plataforma permitirá acceder vía web desde ordenador, tableta o móvil -de forma ágil e intuitiva- al área...

Sarbidea

munabe-banner

OHITURA ONAK MUNABEN

 

Pasa den astean, azaroak 26, ikastetxeko txikienek ahoko higieneari buruzko ikastaro bat izan zuten ikastetxean bertan.


Horrela, ikasleek ahoko higienea zaintzeko aholku batzuk jaso zituzten:
1- Hortzak noiz garbitu (oheratu aurretik garrantzitsuena).
2- Hortzak nola eskuilatu (hortzetako pasta erabili beti).
3- Urtean behin, gutxienez, dentistarengana joan.


Gainera, umeak bai ikasitakoarekin bai diploma batekin oso pozik joan ziren.

Azken eguneraketa: Monday, 30 November 2015 09:38

Bisitak: 874

BARNETEGIAN: AZKEN EGUNA!

Nahi ez genuen unea heldu da, Barriako barnetegiari agur esateko unea alegia. Ez dugu inoiz ahaztuko hemen bizitako guztia. Lagunak egin ditugu, milaka jolas, abestu, dantzatu...eta bide batez euskara ikasi.

Gurasoak ikusteko gogoekin ere bagaude, haiekin konpartitu nahi dugulako gure egonaldi bikaina. Asteburu honetan atseden hartu eta berriro Munabera.

Urte askotarako Barria!

Azken eguneraketa: Friday, 20 November 2015 13:05

Bisitak: 999

Barnetegian: HI HAIZ HI

Ez daukagu hitzik egun hauetan bizitzen eta sentitzen ari garena ondo adierazteko.

Ezer kontatu aurretik , gaur agurtu ditugun monitoreei eskerrak eman nahiko genizkieke.

MILA ESKER, SERGIO, CRISTINA, MAITANE ETA IÑIGO!

Gaur goizean, Axpuru herrira joan gara eta han "poliz eta kakos" jolasean aritu gara.

Horren ostean, bazkaldu eta arratsaldean HI HAIZ HI saioa,benetan dibertigaria.

Orain azken gauaren zain gaude...DISKOTEKA!

Azken eguneraketa: Friday, 20 November 2015 09:35

Bisitak: 934

Barnetegian: EGONALDIAREN EKUATOREAN GAUDE!

Kaixo Guztioi!

Gaurko egunari hasiera emateko jolasean ibili gara eta gero 2 taldetan bananduta esperimentu bat egin dugu, "ureztatze naturala".
Bazkal ostean, ibilbide ederra egin dugu Aratz mendiaren magalean eta han ere jolastu gara eta Barriara bueltatu gara askaria hartu eta gero.

Gaurko gaua berezia izango dugu ere, diskoteka,beraz, bihar kontatuko dizuegu....

Azken eguneraketa: Friday, 20 November 2015 09:30

Bisitak: 862

Barnetegian: Lehen gaua

Gure lehen gaua Barrian igaro ostean, gaur egun ederra geneukan aurretik, eta oso ondo aprobetxatu dugu gainera.

Goizean barnetegi barruan egin ditugu zenbait jolas, begiraleak bikainak dira eta haiek asmatzen dituzten jolasak ere. Bazkari ederra hartu eta arratsaldean basora joateko unea heldu da. Paseo motza baina ederra zegoen eta ailegatzerakoan berriro jolasean!!

Gure Euskara ere ari gara lantzen eta hiru egun ditugu aurretik.

Bihar Arte!

Azken eguneraketa: Friday, 20 November 2015 09:27

Bisitak: 900

Lehenengo eguna Barnetegian

Arratsalde on Barriatik!

Gaur bertan heldu gara Barriara eta eguna primerakoa izan da. Goizean heldu, monitoreak ezagutu, maletak gelatan utzi eta bazkaltzera joan gara. Arratsaldean, berriz, Larreara txangoa egin dugu, 2 ordutako ibilaldi polit eta dibertigarria.

Orain dutxa hartu, afaldu, pixkat jolastu eta ohera joango gara indar berritseko.

Bihar arte!

Azken eguneraketa: Tuesday, 17 November 2015 10:58

Bisitak: 877

HITZIKI: Euskarazko hiztegia lantzeko App berria

 

Askotan irakasleek eta gurasoek ez daukagu argi zelan irakatsi euskera ume erdaldunei. Gure ingurune linguistikoa erdalduna izanda kasu askotan arazoak izaten ditugu batez ere lehenengo pausuetan. Ez da batere erraza aurkitzea euskarazko materialak, web orrialdeak edota sakelerako app-ak euskaraz jolasteko.

Hitziki app berri honetan hiztegia irudiekin, soinuekin eta letrekin lantzen da, gainera dohainik da. Hiztegiaren artean animaliak, etxea, eskola, jakiak besteak beste aurki ditzakegu. Batez ere lehen hezkuntzako lehen urteetako neska-mutilei zuzenduta dago.

FROGA EZAZUE! Euskaraz jolastu!

Azken eguneraketa: Wednesday, 11 November 2015 09:56

Bisitak: 1008

Copyright - Colegio Munabe